jueves, 31 de mayo de 2007

7.eguna: Erosketak eta etxera...

Azken aldian gogoratzen dudan goiz gaziena paradisuan izan nuen!!!Maleta egitea beti izan ohi da kaka bat!!Zer esanik ez oporretatik bueltatzeko bada!! Maleta egin eta eguerdiko 12tarako logelak utzi behar genituen, bestela egun bat gehiago ordaindu bveharra zegoen. Maletak uzteko gela bat utzi ziguten noski eta erosketak egitera joan ginen... Beno Oihan eta biok askotxo tardatu genuen honteleko papeleo guzia konpondu behar izan genuelako!!!

Egun oso Bahiako alde zaharretik barrena pasa genuen talde txikietan banaturik. Oso ondo ezagutzen genuen ordurako inguru guzia eta konpra batzuk egiteko ba zenbat eta gutxiago joan hobe.

Guztiak toki beretan elkartzen ginen. Merkatuan, plazan...Ez zegoen toki gehiegi erosketak egiteko...jajajaja. toki guztietan bazen norbait zeoze saltzen. Pultsera batzuk, brasilgo banderatxo bat, txankletak, bertako arropa...jajajajaj e Jakim!!!
Eguna hotelean bukatu genuen autobusa iritsi bitartean.

Azken argazki batzuk, azken dantzak eta autobusean aireportura...aste bete azkar pasatzen da oporretan!!!!!





Azken bideo hau ikusita dena esan( han gertatutakoak han gelditzen dira...)eta erakutsia dutela uste dut. Badkit ez dela brasilera joatearen parekoa baina bai inbiria pixkat emateko adinakoa!!!

Bakarrik esan, izaugarria izan dela eta asko pozten naizela egun ikaragarri hauek zuen ondoan pasa izanaz!! Milesker danoi eta ez inoiz Itapua, Itaparika, Morroa, Praça da Çe,Pria Do Forte eta beste mila tokiak ahaztu!!Agur Bustillo.Jon!!!

Bakoitzak bere bidea jarrai beza...

No hay comentarios: