jueves, 31 de mayo de 2007

6.eguna: Praia do Forte

Egun osoan egin egindako guztia ondoren jarritako bideoan ikus daiteke. Esan beharra dago eguna polita izan arren, pena handia genuela nabaritzen hasia zala. Beno, pena eta baita nekea ere. Hala ere azken egun hauek ikaragarriak izan ziren!!!ikusi zoologiko antzeko horretan pasatakoa edo gero Arembepe herri hippyan egindako bixita txikia... eta autobusetik ikusi genuen zuzeneko atxiloketak????buuuu ze beldurra ta Josu flash ta guzti argazkiak ateratzen... Zu beti zurean Scofield!!!!

Esan dezakegu egun koloretsua izan zela Praia do Fortekoa... Batetik gure azalak dagoeneko ezin zirelako gorriago jarri eta bestetik bertan dena hori, berde, arrosa, laranja, gorria, morea... han dena koloretan!!!



Ikusi duzuen bezala oso polita zan ingurua. Baliteke ikusitako politenetakoa izatea baina ordurako ez gintuen inguruak hainbeste liluratzen!!! Orain bai, orain ohartzen gara non egon eta zer egin dugun. Beno nik uste oraindik batzuk ez dakigula ondo egunen baten edohobe esanda, gauren baten zer egin genuen!!!!jajaja gehiago ez dut esango...jajajaj

Bideoan ikusten diren arraiak geuk aukeratu eta jandakoak dira e! bertan aukeratu eta bertan jan!! Oso ona eta egia esan nahiko merkea (guretzat merkea. Haiek ezin halakorik ordaindu).

Jarrain dagoen bideoak egoera grazioso eta ia komiko bat azltzen du. Guri behintzat barregarria iruditzen zaigu. MIkrobus batetik, esan dezagun furgoneta handi bat, 20 pertsona inguru ateratzen dira. Barregarria da, ez dela inoiz amaituko dirudi, pelikula bat izango balitz bezala. Hotelera iristean gertatzen da. Bideoa ikusten agien tortikulis piskat sartuko zaizue baina lasai, minutu bat besterik ez da.



Hala bukatu genuen eguna. Lehertuta eta pena handiarekin. Sekula errepikatuko ez den bidaia amaitzen ari zen...

No hay comentarios: