Morroko resaka kendu ezinda goizean goiz esnatu ginen Praia do fortera joateko!! Horretarako autobus geltokiraino joan beharra genuen. Batzuioi izarak gehiegi nahasi eta jeistea kosta zitzaigunez taxiak justu xamar hartu genituen. Benetan diotsuet ez dudala sekula hainbeste beldur pasa. Hori da hori bizitza arriskuan jartzea. Klaxona erabiltzen dute intermitente gisa. Bakoitzak bere bidea ahal duen bezala bilatzen dute eta bide bazterrak ere aurreratzeko erabilgarriak dira. Kotxeak berez ez dira emen bezain azkarrak baina gidariak oso arriskutsuak dira. Karril banatan jarrita zeuden bi autobusen artetik igarotzen ziren taxiak. BIEN TARTETIK!!!!!!!!bufff...
Ez ginen minutu gutxigatik autobusa hartzera garaiz iritsi! ordu bete baina gehiago itxaron behar izan genuen...
Autobusa itxaroteak merezi izan zuela esan beharra dago. Egun polita izan zen. Eguraldi bikaina, bertako hondartza izugarrietatik txangoa...Ikusi ikusi hurrengo bideoa:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario