jueves, 31 de mayo de 2007

7.eguna: Erosketak eta etxera...

Azken aldian gogoratzen dudan goiz gaziena paradisuan izan nuen!!!Maleta egitea beti izan ohi da kaka bat!!Zer esanik ez oporretatik bueltatzeko bada!! Maleta egin eta eguerdiko 12tarako logelak utzi behar genituen, bestela egun bat gehiago ordaindu bveharra zegoen. Maletak uzteko gela bat utzi ziguten noski eta erosketak egitera joan ginen... Beno Oihan eta biok askotxo tardatu genuen honteleko papeleo guzia konpondu behar izan genuelako!!!

Egun oso Bahiako alde zaharretik barrena pasa genuen talde txikietan banaturik. Oso ondo ezagutzen genuen ordurako inguru guzia eta konpra batzuk egiteko ba zenbat eta gutxiago joan hobe.

Guztiak toki beretan elkartzen ginen. Merkatuan, plazan...Ez zegoen toki gehiegi erosketak egiteko...jajajaja. toki guztietan bazen norbait zeoze saltzen. Pultsera batzuk, brasilgo banderatxo bat, txankletak, bertako arropa...jajajajaj e Jakim!!!
Eguna hotelean bukatu genuen autobusa iritsi bitartean.

Azken argazki batzuk, azken dantzak eta autobusean aireportura...aste bete azkar pasatzen da oporretan!!!!!





Azken bideo hau ikusita dena esan( han gertatutakoak han gelditzen dira...)eta erakutsia dutela uste dut. Badkit ez dela brasilera joatearen parekoa baina bai inbiria pixkat emateko adinakoa!!!

Bakarrik esan, izaugarria izan dela eta asko pozten naizela egun ikaragarri hauek zuen ondoan pasa izanaz!! Milesker danoi eta ez inoiz Itapua, Itaparika, Morroa, Praça da Çe,Pria Do Forte eta beste mila tokiak ahaztu!!Agur Bustillo.Jon!!!

Bakoitzak bere bidea jarrai beza...

6.eguna: Praia do Forte

Egun osoan egin egindako guztia ondoren jarritako bideoan ikus daiteke. Esan beharra dago eguna polita izan arren, pena handia genuela nabaritzen hasia zala. Beno, pena eta baita nekea ere. Hala ere azken egun hauek ikaragarriak izan ziren!!!ikusi zoologiko antzeko horretan pasatakoa edo gero Arembepe herri hippyan egindako bixita txikia... eta autobusetik ikusi genuen zuzeneko atxiloketak????buuuu ze beldurra ta Josu flash ta guzti argazkiak ateratzen... Zu beti zurean Scofield!!!!

Esan dezakegu egun koloretsua izan zela Praia do Fortekoa... Batetik gure azalak dagoeneko ezin zirelako gorriago jarri eta bestetik bertan dena hori, berde, arrosa, laranja, gorria, morea... han dena koloretan!!!



Ikusi duzuen bezala oso polita zan ingurua. Baliteke ikusitako politenetakoa izatea baina ordurako ez gintuen inguruak hainbeste liluratzen!!! Orain bai, orain ohartzen gara non egon eta zer egin dugun. Beno nik uste oraindik batzuk ez dakigula ondo egunen baten edohobe esanda, gauren baten zer egin genuen!!!!jajaja gehiago ez dut esango...jajajaj

Bideoan ikusten diren arraiak geuk aukeratu eta jandakoak dira e! bertan aukeratu eta bertan jan!! Oso ona eta egia esan nahiko merkea (guretzat merkea. Haiek ezin halakorik ordaindu).

Jarrain dagoen bideoak egoera grazioso eta ia komiko bat azltzen du. Guri behintzat barregarria iruditzen zaigu. MIkrobus batetik, esan dezagun furgoneta handi bat, 20 pertsona inguru ateratzen dira. Barregarria da, ez dela inoiz amaituko dirudi, pelikula bat izango balitz bezala. Hotelera iristean gertatzen da. Bideoa ikusten agien tortikulis piskat sartuko zaizue baina lasai, minutu bat besterik ez da.



Hala bukatu genuen eguna. Lehertuta eta pena handiarekin. Sekula errepikatuko ez den bidaia amaitzen ari zen...

martes, 29 de mayo de 2007

6. Eguna: Praia do Forte

Morroko resaka kendu ezinda goizean goiz esnatu ginen Praia do fortera joateko!! Horretarako autobus geltokiraino joan beharra genuen. Batzuioi izarak gehiegi nahasi eta jeistea kosta zitzaigunez taxiak justu xamar hartu genituen. Benetan diotsuet ez dudala sekula hainbeste beldur pasa. Hori da hori bizitza arriskuan jartzea. Klaxona erabiltzen dute intermitente gisa. Bakoitzak bere bidea ahal duen bezala bilatzen dute eta bide bazterrak ere aurreratzeko erabilgarriak dira. Kotxeak berez ez dira emen bezain azkarrak baina gidariak oso arriskutsuak dira. Karril banatan jarrita zeuden bi autobusen artetik igarotzen ziren taxiak. BIEN TARTETIK!!!!!!!!bufff...

Ez ginen minutu gutxigatik autobusa hartzera garaiz iritsi! ordu bete baina gehiago itxaron behar izan genuen...

Autobusa itxaroteak merezi izan zuela esan beharra dago. Egun polita izan zen. Eguraldi bikaina, bertako hondartza izugarrietatik txangoa...Ikusi ikusi hurrengo bideoa:

4. eta 5. egunak: Morron bazkaltzen

Morro erdian bazkaltzeko tokitxo bat aurkitu genuen. Egia esan bazen toki bat baina gehiago baina ez dakit zergatik hontan sartu ginen. Bertan jatea kale erdian jatea bezalakoa da. Ikusi ezazue herriko kale bakarra eta bertan asteko edozein egunetan aurki daitekeen erritmoa!!

Gauetako ezberdina da e! Baina ikusi ze lasai bizi diren!!

Estimatzekoa da gure kide den Axierrek egindako aportazioa bideoei ahotsa jartzerako momentuan! Milesker speaker!!

4. eta 5. egunak: Morro irla

Jarraian dagoen bideoan egun hontako argazki pasarte eta txoko politenak azaltzen dira. Badakit askok batzuk falta direla esango duzutela baina filtro bat pasa beharrean aurkitu gara. Izan ere argazki batzuk pikanteegiak dira.jajajja

Esate baterako finley (protektora de animalesekoak ez lukete onartuko!)

Egun polita izan zan baina gaua hare hobea!! Gertatuko gauza guztietaz aritzea ez litzateke duina ezta garbia izango. Beraz joan ez zaretenak banan bana galdetzen joan beharko duzue!!! NIk dioten bakarra, gauza asko, gehiegi gau bakarrean izateko. Denek dugu gau artako istoriotxoa eta ez duenak dioenak gezurra dio!!!jajajajaj

Aupa ekipo!! Han probatutako vodka aluzinogenoa e!! Ta neri argentinoek emandako dopantea!!ezin lorik artu....jajajaj. Kantuka borobilean gau erdia pasa genuen. Zeruan izar asko egon arren gau hartan eta irla hartan gu ginan izar bakarrak!!!



Animatu bideoaren komentarioa egitera!!

Brasilen egon arren ohitura guztiak ez dira galtzen. Bideoan ez da gehiegi ikusten baina entzuteak asko merezi du!!!! Ea asmatzen dezuen zer den egiten ari garena...

lunes, 28 de mayo de 2007

4. eta 5. egunak: MORROKO IRLA!!

Egun bikainak pasa genituen morron!! Izugarrizko gaua!! irla hontan gertatutako guztiarekin labur daiteke bidaia. Eta esan ere, egun hontan gertatutakoarekin soilik, bidaiak merezi izan duela!!denek uste dut hala pentsatzen dugula!! (azaldu zuen ideiak!!komentario gisa!animatu!)

Goizean goiz jeiki ginan nahiz eta batzuk goizeko seiak arte moakorkeritan ateratzen diren elkarrizketa tonto horietako askorekin...( bideoa ikusita ea asmatzen dezuen nor izan zen horietakoren bat!!!jajaj)Hasiera bikaina egun bikain batentzat...

KATAMARANA

jueves, 24 de mayo de 2007

3.eguna: Itaparika Irla

Egun polita... Goizean goiz esnatu eta barku edo txipironera antzeko gauza batean montatu ginen!!Bero latza zegoen egun hartan!! Goizean goiz, bederatziak aldean 30 gradutik gora ginen!!neretzat behintzat gehiegi!! Ordurako gainera gehienak kiskalita geunden hainbeste eguzki ta hainbeste hondartzarekin...

Itaparikara eldu bezain laster bertako hamar edo hamaika pertsona urbildu zitzaizkigun beraien "ofertak" eskainiz!! Azkenean betekin joan eta bi furgonan bitartez irla ezagutzera eraman ziguten!! Nere furgonako tipoak beste istori bat saltzen saiatu arren, eta ez dakit nongo karretera erdian gelditu eta gero konpondu genuen... Izutzen hasi nintzenik ez dut ukatuko!!!jajaja

Dena bikain atera zen eta txiringito elegante bat zuen hondartza batean utzi gintuzten bazkaldu eta txoroarena egiteko!! Batzuk tarzanen antzera aritu ziran hostoekin zerbait tapatu nahian..

Baina hobe, zuek konprobatu!!