Ikaragarria izan zen... Hilabetez lan eta lan ibili eta gero, azkenean lortu genuen beste hiru fakultaterekin batera San Prudentzio egun bezperan txozna elegante bat jartzea. Lan gogorra izan zen denentzat eta guztiok lagundu genuen barraren atzean, baina behintzat arratsalde erdi partean guztiok generaman mozkorrak lan guzti hori erreztu zigun. Diru gehiegi ez genuen bildu, 20 euro inguru buruko, baina gaua izugarria izan zan. Gainera ordundik "ingurugiro" ikasten ari direnekin kriston erlazioa eduki dugu.
Egia esan egun bikainak gogoratzen ditugu guztiok, baina ez da dena erraza eta polita izan. Heziketa fisiko eta haur hezkuntzakoen artean, 60 bat pertsona inguru bildu ginen hasieran. Egia da hainbeste jendekin mugitzea errazagoa izan beharko litzatekeela, baina bildu beharreko diru kopurua ere askoz ere handiagoa
zen. Lan talde ezberdinak egin ostean, kamiseta bikainak, metxeroak eta rifak saltzen aritu ginen (Norbaitek nahi badu badira oraindik salgai!!). Osteguneko parranda pare batetan ere atera eta Circulo zein people-eko sarrerak saldu genituen. Hori xaia izan genuena bi diskoteketako sarrerak gau berean saldu behar izan genituenean...
Behintzat kamiseta eta metxeroen salerosketa guzti horrekin, ez da euskal herri osoan gure kamiseta ikusi ez duenik. Leku guztietan saldu eta zabaldu dugu gasteizko irakasle eskolako ikasleen ahotsa!!!
Dena dela, eta kostatakoak kosta, bakoitzarentzat 250 euro biltzea lortu dugu urte betean. Egia da 60tik 33ra jetsi dela jende kopurua baina hala ere eta edukitako mila arazoak kontuan izanda ez dago batere gaizki.
Gure Oihantxo agentzietatik bueltaka aritu eta gero, azkenean bidaia lortu genuen. Asko diogu eskertzeko, berak egin baitu bidaiaren nondik norakoaren zati handi bat. Beno, ba hori, 730 eurogatik, madrilerako joan-etorriko autobus bidaia; Barajastik Salvador de Bahiarainoko joan-etorriko hegazkin bidaia; Bahiako lau izarreko "Tropical da Bahia" hotelean 8 gau...
Begira ze itxura ederra duen Salvadorrek eta gure hotel bikainak...


Hasiera batean garesti badirudi ere egin kasu ez dela horrela. Oso merke ateratzen da. Inoiz intentziorik baduzue, animatu benetan. Hurrengo idatziekin seguruaski animatuko zaretela....
Hemendik aurrera, brasilgo bidaiaren kontakizun oso-osoa...
1 comentario:
Azkenean Brasilgo zerbait ikusiko dugu ¡¡¡ ba zen garaia.
Publicar un comentario