Iritsi da eguna!!! Goizean goiz jeikita, maletak eskuetan, bagoaz autobusaren bila. Ekhi, Josu eta ni iristerako denak gure zain (eta hori autobusan arduraduna nintzela). Autobusaren aurrean, dozena bat argazki atera eta gero (ea inork pasatzen didan argazki hori...) autobusera igo ginen!!! Barajas bidean... Txinoen pelikula liluragarria baino hobe lotan....

Begira Madrid!!!bukatu zen nere loaldia... Txoroak bezala denak leihotik begira!!!
Barajasen 1.go terminalean 3 orduz bueltaka aritu eta gero.
Beste pare batekin batera beldurra sartu zitzaidan gorputzean. Beldur ikaragarria diot hegazkinei eta sekula montatu gabea nintzan... Gainera denen artean urduritasuna areagotzea besterik ez zuten lortzen!!!Hegazkinera igotzeko ordua....






Hegazkinak aire hartzearekin batera joan ziren beldur guziak!!! Hortik aurrera, 9 orduko bidai luze eta aspergarria izan genuen. Eskerrak badela beti guztiak parrarazteko jendea. Eta nola ez, gure kasuan, oihan genuen pailazo naguzi!!! Bikain oihan!!
Bidai luzea amaitu eta gero, Salvador de bahian gaude!!!!!
Bidaia hasi besterik ez da eginnn..........
No hay comentarios:
Publicar un comentario