miércoles, 2 de mayo de 2007

1.go eguna: Salvador da Bahia ezagutzen...

Aireportutik hotelera egindako lehen bidaian ohartu ginen gidabaimena brasilen ateratzea nahiko erraza dela. Ez semaforo ez seinale ez ezer. Ezerk ez du importa. Han, bozinaren hotsaz baliatzen dira alde batetik bestera joateko.

Ez zigun lehen pasealditxo horrek lasai utzi. Gure irrika guztia baretu zen bapatean. Izan ere Bahiako zenbait auzok, gauez batik bat, ez dute itxura bikaina...

Hotelera iritsi eta brasildarren patsarara ohitzen hastearekin batera nazkatu nintzen!!! Logelak banatzearena kakanahaste bat izan zen. Gainera gure aportazioa ez zen oso lagungarria izan e peña!!!!

Guztiak logeletara biali ondoran, azkenean iritsi nintzen ni neurera. "fama" onena zuen logela... Axi, Villa ta keko... jajajajajaja (argi geratu zan dena ez dala uste den bezala, gu gu zintzoak garela alegia!!!)

Logelatik jeisterako nere lehen susmoak kunplitu ziren. Neskak 0- mutilak 1. hango gaueko hamaiketarako neska guztiak ohean!!! Aprobetxatu beharko, mutilak parrandara!!! Lehen birrak edan eta batez ere KAIPIRINHA famatua!! Hori da hori azkar mozkortzea... Halako hiru edanda mozkorrak! eta ez pentsa litro erdiko edariak zirenik e!! Izotzez eta limoiz betetako edalontzi txiki batean ateratzen dute. Lehen tragua ez zitzaion ia inori gustatu. Baina hor agertu zen gure Ekhi!!!bere bi kaipirinhakin nahikoa ez, eta gainontzekoenak edan zituen...jajajaj

Besteak ez ginen motz gelditu (batzuk behintzat), baina nik garagardoa nahiago dut eta bertakoa ez zegoen batere gaizki. Hemen edaten duguna baina hobe behintzat bai!!!




Goizean goiz esnatu ginen hurrengo egunean. Egia esateko mutiloi nahikoa kostatu zitzaigun altsatzen. Hala ere ez ginen beranduegi iritsi hoteleko sarrerara. Salvadorreko alde zaharra ezagutzera atera ginen. 33 pertsona tropelean!!
Oso polita baina... Turista izatearen alde txarra ezagutu genuen. Saltzaileak eta bestelako mordoak!! Agua gelata!! ai agua ai agua ai agua gelata!!ez dugu ez berehalakoan ahaztuko!!!


Hotelera bueltan, piszina geneukan gure zain!! Eta mutilak garenez, astokiloana iten pasa genituen 3 ordu. Juanjo Sistiaga bera pozik egongo litzateke piszinan egin genituen dorreekin!!! Neskak ez ziren aparte gelditu, baina hori bai, "beraiek goian"!jaja. Hor utzi genituen batzuk sorbaldak!! Txorakeriak utzita batzuk bazkaltzera eta beste batzuk hondartzara jun ginen.

Praia da Barra!! Ballena barada e Josu!! Mingoren erakustaldia izugarri gustatu zitzaigunez lauak errepikatu genuen. Uler dezazuen, txorakeritan egon ginen balearen mugimenduak imitatuz...
Ondo pasa genuen baina ez ginen denbora gehiegiz bertan egon. Brasilen arratsaldeko 5.30ak aldera iluntzen baitu. Ikusten duzuenez ez zen edonolako paisaia geratu ez. Izugarria...

Hotelera elduta berriz ere piszinara sartu ginan. Laburtuz, batzuok eguna uretan sarturik igaro genuen.

Hor hasi zan parranda... Pelourinhora joan ginen afaltzera eta kaipirinha batzuez gauaren goxotasunaz gozatzera. Gauaz ez dakit, baina goxotasunaz gozatu genuen, ez dakit baten bat libratu ote zen kaipirinha hark sortzen zuen mozkorraz! Mozkorretan txapeldunen bat aukeratzeko lehia latza egon zan; Oihan, Imanol, Maite, Bengoetxea, Ruper, Mendi, Josu, beti bezela Ekhi. Besteak ondoan....jajajajaj

Ordu batak ematerako denak mozkorrak ginen. Hotelera bueltatzeko ordua zela ohartu ginen, bertakoentzat soberan baikinen. Ez ziguten egunean zehar bezain ondo begiratzen ezta tratatzen ere, eh Ruper!!

Plazan bildu kontatu eta hara!!bat faltan, gure mendi galdu zan. Brigada berezi bat montatu eta laukote bat joan ginen bere bila. Bere horretan gelditu zen dena, Mendi aurkitu eta berehala zan gurekin hotelean....aix....

Lehen eguna gustatu bazaizue, itxaron bigarrena irakurtzera....

No hay comentarios: